Eguzkiak eta haizeak ez dute berdin jotzen

2023ko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Kontinente eta eskualde guztietan ari dira aldatzen argindarra sortzeko bide berriztagarriak, baina oso erritmo desberdinetan. Europa izan zen trantsizioa lehenik hasi zuena, baina iaz Ozeaniak aurreratu egin zuen, batez ere Australian asko bizkortu direlako energia eolikoa eta fotovoltaikoa.

Asia ere berandu hasi zen, baina han ere erritmo azkarrean sartu dira, eta dagoeneko munduko batezbestekora heldu da. Latinoamerikak eta Afrikak ere urratsak egin dituzte, baina azken urtean moteldu egin dute hazkunde erritmoa. Eta guztietan atzeratuena Ekialde Hurbila da, ez baita alferrik hidrokarburoen ekoizlerik handiena eta horiekiko menpekotasun handiena duena.

Berez, erregai fosilen bitarteko ekoizpenak 2007an jo zuen goia Europako Batasunean eta AEBetan, eta handik gutxira beste herrialde aberats batzuetan; 2009an Australian, 2012an Japonian eta 2015ean Hego Korean.

Baina herrialde horietan guztietan argindar ekoizpena nahiko egonkor dabil azken urteetan. Beste eremuetan, berriz, hazten ari da etengabe, eta han ere beharren gero eta zati handiago bat betetzen dute berriztagarriek. Asian, esaterako, 2015etik 2022ra, argindar behar berriaren %52 bete dute berriztagarriek. Datu inportantea da, kontinente hori handiena eta jendetsuena baita, eta han sortu baita eskari berriaren %84.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.