Elkarretaratzea egin dute Ibon Iparragirreren alde

2017ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Dozenaka lagunek elkarretaratzea egin dute Galdakaoko erietxearen aurrean (Bizkaia) gaixo handi den Ibon Iparragirre euskal presoa askatzea galdegiteko. Elkarretaratzea egiten ari ziren bitartean, lagun talde batek pankarta handi bat eskegi du erietxeko eraikinean, «Ibon eta gaixo dauden presoak kalera» leloarekin.

Kalera Kalera dinamikako eledun Oihana Garmendiak «fiskaltzaren krudelkeria, espetxe arduradunen inhibizioa eta epailearen utzikeria» salatu ditu. «Iparragirrek ez daukan denbora galtzea» leporatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.