HILBERRIA. Antton Troitiño

Ia bizialdi oso bat espetxean gatibu

ZIPI / EFE.
maddi ane txoperena iribarren
2021eko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Antton Troitiño euskal preso ohia (Tariego de Cerrato, Espainia, 1957 - Irun, Gipuzkoa, 2021) zendu zen atzo, «eritasun larri eta sendaezin» baten ondorioz. 30 urte zituela atxilotu zuten, eta ordutik ia bizitza osoa pasatu du kartzelari lotuta. 2020ko apirilean sumatu zituen eritasunaren lehen sintomak, eta aurtengo otsailaren 5ean utzi zuten aske.

Troitiño ez zegoen gaixotasun larriak dituzten euskal presoen zerrendan, baina Etxerat-ek hainbatetan salatu izan du euskal presoen eritasunen «jatorria» espetxean jasandako «muturreko baldintzak» eta euskal presoek jasaten dituzten zigor luzeak direla. Troitiñoren kasua horixe zen, ia bizialdi osoa pasatu baitzuen preso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.