Joxe Mari Gorrotxategi gozogile saritu eta ezaguna atzo zendu zen. Ibilbide oparoa izan du gozogintzan, gozogile izateaz gain, ikertzaile eta sortzaile ere izan delako. Gorrotxategi 1929an jaio zen, Tolosan. Familiako lanbideari segituz, 14 urterekin lanean hasi behar izan zuen negozioan. Ikasketetarako grina bazuen, ordea, eta bere lanbidean ikertzen eta garatzen egin zuen bidea.
Gozotegiez gain, museo bat ere ireki zuen Tolosan, beren gozo dendaren alboan. Gozogintzari buruzko ibilbide etnografiko bat eskaintzen da bertan, Paleolitotik hasita gaur egun arte. Egindako ekarpenengatik sari ugari jaso zituen. Basque Cullinary Centerrek ere egin zion omenaldia 2015ean.
HILBERRIA. Jose Mari Gorrotxategi
Gozogile tolosarra hil da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu