Irudia Bilbo
Sindikatuen babesa 11/13 sumariokoei
11/13 sumarioko 47 auzipetuei babesa azaltzeko, ELA, LAB, Steilas, Hiru eta ESK sindikatuek protestak egin zituzten atzo Bilboko Moiua plazan, Donostiako Alderdi Ederren, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan eta Iruñeko Udaletxe plazan, Giza eskubideak, askatasuna, etorkizuna. Herrian lelopean. Imanol Pascual ELAko kideak salatu zuen «azken helburua preso dauden pertsonekiko elkartasuna kriminalizatzea» dela: «Aberrazio bat da ikuspegi demokratikotik». Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak salatu zuen auzipetuak epaituak izango direla «preso politikoei asistentzia eta laguntza juridikoa emateagatik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu