EPPK-ko bi kidek egun batez irtengo dira, lehen aldiz

2019ko urriaren 5a
00:00
Entzun

Madrilek EPPK-ko kideei lehen aldiz ahalbidetu die egun bateko irteera: Marta Igarrizi eta Xabier Agirreri. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak eman die balekoa, eta kultur irtenaldi programatu bat egin zuten atzo. Logroñoko (Espainia) kartzelan daude, eta afaltzerako itzuli ziren. Espetxeko langileak ondoan izan zituzten egunean zehar.

Bigarren graduan dauden presoak dira Igarriz eta Agirre, eta egoera horretan dauden EPPK-ko kideak egun batzuetarako irteteko baimenak eskatzen ari dira tokian-tokian; eskaera horrekin batera, eragindako minaz eta bide baketsu eta demokratikoen aldeko idatzi bat aurkeztu ohi du bakoitzak. Madrilek baimen hori eman edo ukatu artean egindako irtenaldia izan da Igarrizena eta Agirrerena, Espetxe Araudiak artikulu batzuetan dioena beteta. Irtenaldiaren erabilera «zuzena» bermatzen duten presoei ahalbidetzen diete.

Logroñoko kartzelako tratamendu batzordeak proposatu zuen, baina Espetxeetako Zuzendaritzak ezezkoa eman zuen duela bi aste. Espetxe Zaintzak herenegun atera zuen aldeko autoa. Parisek eman izan ditu halako aukerak; kasurako, berriki Zigor Garrori, bi aldiz.

PSOEren gobernuak bost presori eman die egun batzuetarako irteteko baimena.

Emakumezko presoak Roazhongo espetxean batzea proposatu dute

Hegoaldeko euskal presoak baldintzapean aske uzteko eskaerak ebazteko garaia

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.