«Oraingoz emozioak hartuta gaude, dolu egunak dira hezkuntza komunitate guztiarentzat». Hitzak neurtu nahi izan ditu Rudolf Cassarok, SNEC-CFTC sindikatuko ordezkariak; bertako kide zen hildako irakaslea, Agnes Lassalle. Lankideen erreakzioaz mintzatu da: «Irakasleak burua hotz mantentzen ari direla esango nuke. Fite eror gaitezke espekulazioetan; denetarik entzuten da prentsan. Guk ezer aurreratzeko, inkestaren beha gelditzen gara»
Ikastetxeetan klaseak normal antzean hasi dituzte, erasoa izan den eskolan izan ezik. Ikasleak eta ikasturtea izan ditu gogoan Cassarok: «Drama hau jasandako ikasleek hiru aste barru espezialitateen azterketak dituzte; irakasleok burua hotz mantendu behar dugu, gure ikasleak ahal bezain ongi lagundu ahal izateko».
Cassaroren aburuz, ezin da jakin horrelako gertaera bat aurreikus ote zitekeen: «Kasu dramatiko bakana da hezkuntza alorrean, ezin gara apropos ez diren arrazoiak bilatzen aritu. Inkestak argituko ditu nondik norakoak. Tomas Akinoko lizeoak ez du askotan berari buruz hitz eginarazten; lizeo lasaia da, giro onekoa». Erantsi du laguntza psikologikoa jasotzen ari direla ikastetxean, Frantziako Estatuak eta irakaskuntza katolikoak jarrita.
Rudolf Cassaro SNEC-CFTCko kidea
«Dolu egunak dira, eta irakasleek burua hotz mantentzen dutela esango nuke»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu