Gipuzkoako errepideen kudeaketa

20.000 euroko isuna IATrik gabe zirkulatzearren

2022ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Duela bi aste, errepideko lanekin lotutako beste kasu bat ere atera zuen argitara ELAk. Lehenengo aldiz, istripu bat gertatu aurretik kalte ordaina ordaindu behar izan dio enpresa batek garraiolari bati, haren osasuna arriskuan jartzeagatik. Hain zuzen, EAEko Auzitegi Nagusiak langile bati 20.000 euroko kalte ordaina ematera derrigortu zuen aldundiak kontratatutako Excavaciones Imanol Lasa enpresa, beharginaren «integritate fisikoa» arriskuan jartzeagatik. Pleguetan Neguko Errepideetako Planerako kamioiek gehienez 8 urte izan behar dituztela dioen arren, sindikatuak salatu du 15 eta 20 urte bitartean dituztela gehienek. Horrez gain, ez zuten IATa pasatzea lortu, eta, beraz, ez zeukaten zirkulatzeko baimenik. Auzitegiak azaldu duenez, langile horrek 53 kilometro egin zituen baimenik gabe, eta horrek «langilea arriskuan» jarri zuen. Enpresa bera zigortua izan zen beste behin ere, kamioiek eraman dezaketen baimendutako gehienezko pisua baino gehiago eramateagatik.

Ikusi gehiago:AP-8ko zaborrak urteetan bota dituzte Usurbilgo mendialde batean, baimenik gabe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.