BERRIAk Frantziako hauteskundeen berri emango du gaur

ane insausti barandiaran
2022ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Frantziako presidentetzarako hauteskundeetako lehen itzulia egingo dute gaur, eta BERRIAk horren berri emango du webgunean. Ander Perez Zala kazetariak Frantziako datuak aztertuko ditu, emaitzen gakoak azaldu, eta bigarren itzulira pasatuko diren bi hautagaien aukerak analizatu. Oihana Teyseyre Koskarat kazetariak, berriz, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako datuen berri emango du. 20:00etatik aurrera emango dituzte zenbaketa datuak, eta jaso ahala joango dira horren berri ematen.

Joera nagusiak biltzeko, grafikoak egingo dituzte, 2017ko hauteskundeetako datuen eta biharko emaitzen alderaketa jasoz tauletan. Ipar Euskal Herriko zortzi herri nagusietako datuak xehatuko dituzte: Angelu, Baiona, Donapaleu, Donibane Garazi, Hendaia, Maule-Lextarre, Miarritze eta Urruña. Bigarren itzulia, berriz, apirilaren 24an izango da, eta Frantziako datuak aztertuko ditu orduan BERRIAk.

Euskal Irratiak

Euskal Irratietan, gaur bertan ez dute jarraipen berezirik egingo, baina bihar goizean helduko diete Frantziako hauteskundeei; goizeko zortzietan, Eguzki Urteaga soziologoa elkarrizketatuko dute, eta erreakzioak ere bilduko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.