Maria Jauregi
Legorretakoa da (Gipuzkoa), 1980koa. Bilbon bizi da. Aita, Juan Mari Jauregi, ETAk hil zion, 2000ko uztailaren 29an,Tolosan. 19 urte zituen Mariak. Haren aita Euskadiko Alderdi Komunistan ibili zen, PSEko kidea zen —Tolosan zinegotzi izana zen—, eta 1994-1996ko aldian Gipuzkoako gobernadore zibilaren karguan egon zen.
Eneko Etxeberria
Iruñekoa da, 1963koa, eta han bizi da. Anaia, Jose Miguel Etxeberria Naparra, 1980ko ekainaren 11n desagertu zen. Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea zen, eta, iheslari zela, Ziburun hitzordu bat zeukala desagertu zen. BVE Batallon Vasco Español-ek bere gain hartu zituen bahiketa eta hilketa. 16 urte zituen orduan Enekok.
Naiara Zamarreño
Errenteriakoa da (Gipuzkoa), 1983koa, eta han bizi da.Aita, Manuel Zamarreño, ETAk hil zion, 1998ko ekainaren 25ean, Errenterian. 15 urte zituen Naiarak. Herriko PPko zinegotzia zen orduan haren aita.
Nagore Otegi
Bilbokoa da, 1983koa, eta han bizi da. Aita, Juan Mari Otegi, GALek hil zion, 1985eko abuztuaren 2an, Azkaraten. ETAko kidea zela-eta Ipar Euskal Herrira joan zen haren aita, eta hil zutenean Donibane Garazin bizi zen familia. Nagorek 2 urte zituen orduan. 1986an, berriz, GALek Baionan egindako atentatu batean haren ama eta biak zauritu egin ziren.
SOSLAIAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu