Euskararen aurkako epaiak

Eudelek dio udal legearen epaia «toki autonomiaren aurkakoa» dela

Isabel Jaurena.
2023ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak EAEko udal legeari buruz egindako epaiak eman du zer erran. Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak, adibidez, atzo adierazi zuen epaia «toki autonomiaren aurkakoa» dela, eta «hizkuntza arloko udal eskumenen garapen osoa mugatzen» duela.

Ikusi gehiago:Udalek EAEn euskara sustatzeko araudia berriz kimatu dute

Elkarteko batzorde eragileak atzo Euskadiko Udalen Elkartearen egoitzan egin zuen lehenbiziko bilkuran onartu zuten adierazpena. Hala, elkartearentzat «larria» da «baliogabetzea euskara erabilera normal eta orokorreko zerbitzu eta lan hizkuntza dela aintzat jotzen duten dekretuaren artikuluak».

Ikusi gehiago:«Ez dugu ezer aldatuko»

Legea «ezinbestekoa» da udal euskaldunek euskararekin duten konpromisoa sustatzeko eta leku horietan euskararen erabilera sustatzeko.

«Asmo politikoak»

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak atzo adierazi zuen «asmo politikoak» daudela epaia oinarritu den errekurtsoaren atzean. «Gai politiko bat judizializatu dute, eta hortik dator epai oso larri hau. Esango nuke EAEko Auzitegi Nagusia Espainiako Auzitegi Konstituzionala baino urrutiago joan dela».

Izan ere, Vox alderdi ultraeskuindarrak 2020ko urtarrilean aurkeztutako helegitearen ebazpena da epaia. Gogoratu zuen, gainera, alderdi ultraeskuindarrak ez duela Euskal Herrian soilik esku hartu, Balearretan eta Valentzian ere egoera antzekoa baita.

Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuordeak, berriz, Zupiriak errandakoa baieztatu zuen, eta gogoratu udal legea adostasun zabalarekin onartu zela. «Espainiako Gobernuarekin zeuden adostuta hizkuntzari buruzko artikuluak. Hortaz, zer egin aztertzen ari gara, ikusten dugulako inolako arazorik eman ez duen lege bat dela, eta herri guztietan eta guztion hizkuntza eskubideak errespetatzen dituela», borobildu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.