BERTSOA

2020ko apirilaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Maialen Lujanbiok Akerra ikusi dugu kantaren moldaketa bat egin du :

Zakurra ikusi dugu
parkera joaten;
jabea ikusi dugu
zakurra eramaten.

Jabeak, zakurra; zakurrak
parkean; ta gu hemen!
Zakurrak bai, ta umeak zer?!
Zer?! Zer?! Zer?! Zer?!

Gizona ikusi dugu
ogi bila joaten;
Ogia ikusi dugu
kale-buelta ematen.

Ogiak gizona; gizonak
kalean; ta gu hemen!
Helduak bai, ta umeak zer?!
Zer?! Zer?! Zer?! Zer?!

Andrea ikusi dugu
lanera joaten;
Urkullu ikusi dugu
joateko esaten.

Urkulluk andrea; andreak
lanera; ta gu hemen!
Lanera bai, ta umeak zer?!
Zer?! Zer?! Zer?! Zer?!

Kalera irten nahi dugu
umeok lehenbailehen.
Kalera irten nahi dugu
umeok lehenbailehen.

Kaleak, arnasa, arnasak
bizitza, bizitzak poza, pozak
osasuna...
Lehenbailehen!
Haurrak kalera lehenbailehen,
le-hen-bai-lehen!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.