xabier martin
ANALISIA

Noiz da une egokia enpresentzat?

2021eko maiatzaren 12a
00:00
Entzun

Ekonomiaren susperraldi hasiera moteldu dezakeela da patronalaren azken aitzakia. Zergak igotzeko ez da sekula une egokia harentzat. Cebekeko presidente Iñaki Garcinuñok errepikatu du mantra hori oraingoan, bere agurrean, argi uzteko ezetz, gizarteak inoiz baino gehiago behar dituenean ere, pandemia baten ostean ere, patronala ez dagoela prest ekarpen fiskal handiagoa egiteko. Eusko Jaurlaritzan eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundietan zerga politika erabakitzen duten EAJko eta PSEko agintariekin ez du kezka handiegia Garcinuñok, baina, badaezpada, horra abisua: guri ez begiratu.

Eta, orduan, zergatik utzi du Bizkaiko patronaleko buruak fiskalitateari buruzko ohar hori? Bada, lehen munduan haizea beste norabide batean jotzen hasi delako. Joe Bidenek berak babestu duelako Europako Batasunean Internet sareko handiei zerga gehiago ezartzeko aspaldiko saioa, eta babestu bakarrik ez, Etxe Zuriak aldaketa fiskalaren lema hartu duelako mundu zabalean, gutxieneko sozietate zerga komuna proposatuz, aberatsentzako zerga bereziak mahairatuz, eta garbi esanez pandemiatik ateratzeko gehien dutenen txanda dela.

Pedro Sanchez ez da Biden, baina Madril hasi da errepideen gaineko zerga aipatzen; diesela, argindarra, BEZa... Gehien dutenek gehiago pagatzea ez zaie doan aterako gutxiago dutenei, zerga transbertsalak igotzera doaz-eta, ogasunek behar gorria duten honetan. Cebekek ez du nahi errealitate horrek enpresak zipriztintzea, ezta jakin arren erakargarritasun fiskalean, Bizkaia bakarrik Madrilen atzetik dagoela. Alegia, 2018ko erreforma fiskalak egungo agertokirako balioko balu bezala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.