IKASTOLEN ITUNA

2021eko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Frantziako Konstituzio Kontseiluak atzo eman zuen ebazpenak arriskuan jar ditzake Ipar Euskal Herriko ikastolak. Seaskak Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin duela 27 urtetik izenpetua duen itunean oinarritzen du bere jarduna. Hona hemen hitzarmen horren bidea:

1969. Lehen ikastola ireki zuten, Arrangoitzen (Lapurdi), bost ikaslerekin, eta Seaska elkartea sortu zuten.

1982ko uztailaren 1a. 1981ean François Mitterrand Frantziako presidente izendatzearekin, negoziazioak abiatu zituen Seaskak Frantziako Gobernuarekin, eta 152.449 euroko diru laguntza (milioi bat libera)eskuratu zuen Frantziako Kultura Ministeriotik.

1983ko urriaren 14a. Hiru urteko hitzarmena izenpetu zuten Frantziako Kultura Ministerioarekin. 381.123 euroko laguntza jaso zuen Seaskak, eta bien arteko Pedagogia Batzordea martxan jarri zuten eskola segipena segurtatzeko.

1985. Seaskak hitzarmena izenpetu zuen du Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin.

1986ko urtarrila. Hitzarmena ezeztatu zuen Frantziako Konstituzio Kontseiluak.

1990eko urtarrila. Hitzarmen berri bat lorturik, Seaskako lehen mailako 61 irakasle bere gain hartu zituen Frantziako Hezkuntza Ministerioak. Kolegioa eta lizeoa kontratutik kanpo gelditu ziren.

1993. Lehen mailako eta kolegioko ikasleak ere bere gain hartu zituen Frantziako Hezkuntza Ministerioak.

1994ko uztaila. «Elkarte kontratupeko eskola pribatu» estatusa segurtatu zien ikastolei Hezkuntza Ministerioak. Bere irakaskuntza euskarazko murgiltze ereduan oinarritzen duen eskola elebidun gisa aitortu zituen ikastolak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.