Zurrukutuna
Zoparako ogiarekin egiten da zurrukutuna ere, baratxuri zopa bezala, baina haren bereizgarria da bakailao izpiak dauzkala, eta arrain salda erabiliz egiten dela. Euskal zoparik ezagunenetako bat da.
Olagarro zopa
Zumaian (Gipuzkoa) du jatorria, eta inguruko herrietan ere ezaguna da. Olagarro lehorra da zoparen funtsa: udan ganbaretan lehortua neguan proteina iturri izan zedin. Mendeetako tradizioa dauka.
Ttoro zopa
Ipar Euskal Herriko kostaldean du jatorria eta sona. Arrain zopa bat da, barazkiekin, arrain ezberdinekin eta mariskoarekin egindakoa. Ezpeletako piperra ere izaten du.
EUSKAL ZOPAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu