Azaroaren 20ko manifestaziorako deia egin dute senideek
Azaroaren 20rako manifestazio nazionala deitua du EH Bilduk Bilbon, Aske eta berdinen Euskal Herria lortu arte lelopean, eta euskal presoen hainbat senidek manifestazioari atxikimendua adierazi zioten atzo. Haien izenean Olatz Iglesiasek zehaztu zuenez, «eragile politiko eta sozialen eta erakundeen elkarlana izan da, herri mobilizazioarekin batera, euskal presoen urruntzea eta sakabanaketa indargabetzera bultzatu» duena. Horretan segitzeko deia egin zuen. Sonia Jacinto EH Bilduko kideak erran zuen «presoen auzia konpontzea lehentasunezkoa» dela EH Bildurentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu