Irani jarritako debekuak kentzea aztertuko dute

2022ko martxoaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ezinezkoa zirudien beste erabaki bat eragin dezake Ukrainako gerrak. IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako buruak Irango goi funtzionarioekin bilduko dira gaur Teheranen eta 2018an ezarritako debeku batzuk kentzea edo etetea izango dute mahai gainean. Irango Irma agentziak azaldu duenez, Vienan hasi dituzte elkarrizketak, eta oso aurreratuta daude. Akordioa balego, Iranek 4,5 milioi petrolio upel ekoitziko lituzke eguneko; gaur egun, 2,5-3 milioi ekoitz ditzake gehienez. Mendebaldeak Errusiako petrolioaren menpekotasunari aurre egiteko neurri gisa interpretatu da albistea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.