Xabier Alvarez de Arkaia. Urkabustaizko alkatea

«Erabakiak hiriburuen interesen arabera hartzen dira»

BERRIA.
edurne begiristain
2021eko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Urkabustaizen (Araba) 1.500 biztanle bizi dira, hamar herri txikitan barreiatuta. 689,66ko intzidentzia du egun, eta itxialdi perimetralean dago udalerria.

Erabakiak harritu zaitu?

Komunikabideen bidez jakin dugu, Osasun Sailekoak ez baitira gurekin harremanetan jarri ezertarako. Eremu gorrian gaude, baina inork ez digu deitu esateko zein neurri hartu behar ditugun herrian, ostalaritzan, eta abarretan. Gure susmoa da erabakiak hartzen direla hiriburuen eta herri handien interesen arabera. Herri txikiak erabat ahaztuta gaude.

Zein da udalerriko egoera?

Hamar herri gara, eta bataren eta bestearen artean 5-6 kilometro daude. Guztira, sei positibo egon dira, bi familiatan, eta euren artean bost kilometro daude. Bidegabea iruditzen zaigu horregatik udalerri guztia itxi behar izatea.

Nola hartu dituzte herritarrek neurriak?

Itxita gaudenetik bizitza gelditu egin da, harreman sozialak eten egin dira, gazteek ez dakite nora joan... Ostalaritzan ere eragina izan du, eta familia askoren sostengua kolokan jarri da.

Ikusi gehiago: Ixteak ireki du eztabaida.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.