Ane Santesteban Laboral Kutxa taldean ariko da
Ane Santesteban euskal talde batean ariko da hamar urteren ostean. 32 urteko txirrindulari errenteriarrak hiru denboraldirako kontratua sinatu du Laboral Kutxa taldearekin: 2026ra arte, hain zuzen. «Etxera itzultzeko gogo handia nuen. Etxetik kanpo ametsen bila aritu eta gero, etxean lehiatu nahi nuen, eta, Laboralekin sinatuta, biok haziko gara elkarrekin. Ez dago hazten jarraitzeko toki hoberik», esan du Santestebanek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu