Iñaki Setien. Groseko (Donostia) bizilaguna

«Bizilagun batzuk berehala joan daitezke kalera; erabatekoa da segurtasunik eza oraintxe»

BERRIA.
Paulo Ostolaza.
2020ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Iñaki Setienen emaztearen familia Donostiako Gros auzoan alokatua duten etxe batean bizi da, 1923. urtetik. Orain arte, «oso ona» izan da harremana etxearen jabe zen Vascongada higiezinen agentziarekin, eta uste zuten handik inork ez zituela mugituko: «Horrenbeste urte hemen igarota, berrikuntza lanak eta guzti egin genituen». Abenduan, ordea, zurrumurruak zabaltzen hasi ziren: «Udalak proiektu bat zuela esku artean, etxeak salduko zituztela, Florentino Perez tartean zela, txinatar batzuk ere bai...» Mugitzen hasi ziren: «Bizilagunak elkartu ginen Vascongadarekin biltzeko; dena ondo zegoela esan ziguten, ez kezkatzeko, akzio batzuk soilik saldu zituztela». Ordurako, ordea, bizilagun batzuk jaso zuten kontratua ez zietela berrituko zioen burofax bat, eta joan den asteartean argitu zen dena: Azorari saldu zizkioten etxeak. «Guk 2021era arte dugu kontratua, baina batzuk berehala gera daitezke kalean; erabatekoa da segurtasunik eza oraintxe». Setienek argi du zer gertatuko den: «Azorak bizilagunek ordaindu ezin duten kopuru bateraino igo izan ditu alokairuak Madrilen eta Bartzelonan, etxeak husteko; gauza bera egitera datoz Donostiara».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.