Kubati eta Latasa errugabetzat jo ditu Auzitegi Nazionalak

Latasa Getaria, joan zen asteko epaiketaren une batean. EFE.
2020ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Antton Lopez Ruiz Kubati eta Jose Miguel Latasa Getaria preso ohiak joan zen astean epaitu zituzten Espainiako Auzitegi Nazionalean, 1986an Aretxabaletan (Gipuzkoa) izandako atentatu batean parte hartu zutelakoan. Eraso hartan, bi guardia zibil hil zituen ETAk. Atzo heldu zen epaia: bi akusatuak errugabetzat jo dituzte, haien kontrako «froga zuzenik» ez dagoela argudiatuta. Epaileek adierazi dutenez, akusatuen kontrako froga bakarra erasoan erabilitako PVC hodi batzuetan haien hatz markak agertu izana da. Ez dago, haatik, «beste zantzurik, eta are gutxiago froga zuzenik» esateko erasoan parte hartu zutela. Ez zuten topatu haien hatz markarik, erasoan erabili baina lehertu ez ziren lehergailu batzuetan.Fiskalak 66 urte eskatzen zituen. Epaiketan, Kubatik ETAren biktimen «oinaze handia» aitortu zuen, eta erantsi bere buruarekin «bakean» dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.