50. urteurreneko ekitaldiei bukaera eman die UEU Udako Euskal Unibertsitateak. Azken ekitaldi bat egin zuten atzo arratsean, sarean, Bukaera Topa izenean. Koldo Garcia UEUko zuzendaritzako kideak eta Idoia Torregarai komunikazio arduradunak aurkeztu zuten ekitaldia, eta gonbidatu andanak ere parte hartu zuen UEUk urte guzian egin duen lana aipatzeko. Bata bestearen gibeletik, bi aurkezleen galderei erantzuten aritu ziren Natxo Urkijo UEUkidea, Irati Iciar UEUren Udako Ikastaroen arduraduna, Ainhoa Latatu, Ikergazte kongresuaren koordinatzailea, Aigor Cevidanes ikertzaile eta UEUkidea, Miren Berasategi Deustuko Unibertsitateko ikertzailea eta Ane Sarasua, UEUko idazkari nagusia.
Helburu bat baino gehiago eman zizkieten urteurren ekitaldiei, hizlariek azaldu zutenez.50. urtemuga ospatzea, noski, baina baita egitura eta komunitatearen atxikimendua, eta UEUren erreferentzialtasuna eta aitortza indartzea ere. Ontzat eman zituzten denak. Hemendik aurrera ere, UEUk dituen erronkak gauzatzeko lanean aritzeko borondatea erakutsi zuten parte hartzaile guziek.
Helburuak beteta bukatu du UEUk 50. urteurrena
Ekitaldia egin dute sarean urteurreneko ekitaldiei amaiera emateko. UEUren erreferentzialtasuna eta aitortza indartu dituztela erran dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu