Bat eginik azaldu dira zuzenbide arloko ehun aditu baino gehiago, 13/13 auziko prozesuan atzemandako irregulartasunak gaitzestea helburu; tartean dira, esaterako, bost katedradun. Idazki batean zerrendatu dituzte kritikak; batik bat, gogor deitoratu dituzte Jose Perals fiskalak ETAri buruz esandakoak, bai eta auzipetuei egindako eskubide urraketak ere. Atzo goizean aurkeztu zuten manifestua, Bilbon.
Besteak beste, legelariek «harridura» azaldu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean aurkezturiko argudioen harira. Batik bat, gogora ekarri dute fiskalak ukatu egin zuela ETA desagertu izana: «Mezu horri nekez euts dakioke, gertatutakoak azterturik». Hala, juristek oroitarazi dute ETAk 2017an utzi zituela armak, eta desegin egin zela ondotik. Arrazoi horri eutsita, manifestuaren sinatzaileek nabarmendu dute beharrezkoa dela salbuespen legedia eta jurisdikzio berezia «deseraikitzea». Izan ere, haien esanetan, arau horiek «jadanik desagertua den errealitate batean oinarriturik daude».
Non bis in idem printzipioa ez errespetatu izana —delitu beragatik bi aldiz epaitua ez izateko eskubidea—, auzipetuetako batzuek jasandako torturak, eta CNIren parte hartzea ere gaitzetsi dituzte. Luzapenak ere bai: «Ezin dira ulertu, ezta onartu ere».
13/13 auziko irregulartasunak salatu dituzte ehun legelarik
Nabarmendu dute sumarioak iragan garaietako baten itxura duela, «gaur egungo batena baino gehiago». Tortura salatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu