Urkulluk Rajoy informatu zuen asteartean

2017ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuarekin bildu zen joan den asteartean, Moncloan, ETAren armagabetzearen berri emateko, atzo Vocento taldeko egunkariek eta El País-ek zekartenez. Haien arabera, desarmatzea ez oztopatzeko eskatu zion Urkulluk. Lehendakariak herenegun jakinarazi zuen apirilaren 8koaz «informazio zuzena» zuela aurretik. Vocentok eta El País-ek zioten gaur zortzi eskatu ziola bilera.

Atzo Rajoy Euskal Herrian izan zen, Gasteizen, EAEko PPren kongresuan, eta izan zuen hizpide ETAren armagabetzea. «Zerbait esan nahi dut, asko ez, ez duelako gehiago merezi. Ez da ezer onartuko ezeren truke. Espainiako Gobernuak legea aplikatzen jarraituko du, beti egin duen bezala, eta ziur nago Frantziako Gobernuak ere legea aplikatzen jarraituko duela, beti egin duen bezala». ETAren desegitea eskatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.