Kronologia

40 urte

Haurrentzako Superbat klubak 100.000 bazkide baino gehiago izan zituen. ETB.
2022ko abenduaren 18a
00:00
Entzun

1982ko maiatzaren 20a. Euskal Irrati Telebista herri erakundea sortzeko legea onartu zuen Eusko Legebiltzarrak.

1982ko abenduaren 31. ETBk lehen emanaldiak egin zituen. Elene Lizarraldek eta Mari Jose Insaustik aurkeztu zuten aurreneko emankizuna.

1983. Lehen albistegiak eman zituen ETBk, Luis Alberto Aranberri Amatiño-k gidatuta.

1983. ETB euskarara bikoiztutako telesailak ematen hasi zen. Tartean, Dallas.

1984. Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak Don Don Kikilikon programa hasi ziren egiten.

1985.Hitz eta pitz saioa ematen hasi zen ETB. Kike Amonarrizek lan egin zuen aurreneko programa izan zen.

1986ko maiatzaren 31. ETB2 jaio zen, gaztelaniazko kanala. Jose Maria Gorordo zen ETBko zuzendaria.

1987. Miramongo egoitza (Donostia) inauguratu zuten, barne produkzioko programak ekoizteko.

1988.Hitzetik hortzera bertsolaritza saioa jarri zuten martxan.

1990. ETB1ek euskarazko lehen telesaila estreinatu zuen: Hau da A.U. Elena Iruretak eta Aizpea Goenagak sortu zuten, eta haiek ziren zuzendariak.

1991. ETB1ek Bi eta bat telesail arrakastatsua estreinatu zuen.

1991.ETB Kantxa saioa estreinatu zuten, ostiraletan pilota partidak zuzenean emateko.

1991. ETB1 Dragoi bola marrazki bizidunetako saioa ematen hasi zen.

1992.Iparraldearen orena saioa egiten hasi ziren, Baionan egindako aurreneko albistegia.

1993. Txoko Latex saioa ematen hasi ziren. Aktualitatearen satira egiten zuten, latexeko panpinekin.

1993. Haurrentzako Superbat kluba abiatu zuten. 100.000 bazkide baino gehiago izatea lortu zuen.

1993. Joxerra Garzia gidatzen ari zen zuzeneko magazin batean, zuzendaritzak saioa etetea erabaki zuen, Unai Iturriaga bertsolariaren iruzkin batzuen ostean.

1994.Goenkale estreinatu zuten, eguneroko lehen telesaila.

1995.Txiskola lehiaketa estreinatu zuten. Baita Firin faran eztabaida programa ere.

1996.Bertatik bertara magazina estreinatu zuten.

1998. ETB Sat nazioarteko kanala jaio zen, Amerikan emititzeko.

1999. Sorginen laratza gaueko saioa estreinatu zuten, ordu arte euskaraz egin gabeko formatua.

2001.Euskal Herria: lau haizetara saiokoek istripu larria izan zuten helikopteroan. Iñaki Pangua, Ruben Cortijo eta Roberto Arenas hil ziren.

2003.Martin umorezko telesaila estreinatu zuten.

2003. ETB2k Vaya semanita umore saioa estreinatu zuen.

2004. El conquistador del fin del mundo realityaren lehen edizioa eman zuen ETB2k.

2005. ETB1 Wazemank umore saioa ematen hasi zen.

2007. Bilboko egoitza inauguratu zuen EITBk. Iurretan (Bizkaia) ari ziren lantaldeak Bilboko egoitza berrira joan ziren.

2008.Goazen telefilm musikala grabatu zuten. Ondotik etorri zen haurrei zuzendutako telesail arrakastatsua.

2008. ETB3 katea sortu zen.

2008ko abenduak 31. ETAk furgoneta batean jarritako lehergailuak eztanda egin zuen EITBren Bilboko egoitzan. Atentatuak ez zuen inor hil. Kalte materialak handiak izan ziren, ordea.

2009. Alberto Surio izendatu zuten EITBko zuzendari nagusi. EAJk aukeratu ez duen zuzendari bakarra izan zen.

2009. ETBk Txapeldunen Ligako partiden eskubideak lortu zituen.

2010. ETBko langileek elkarretaratzeak egin zituzten Bilbon eta Donostian, Zentsuraren aurka. Orduko ETBko zuzendari Miguel Angel Idigorasen jarrera «autoritario» eta «neurrigabea» salatu zuten.

2015.Goenkale telesailaren azkeneko atala eman zuten. 21 urtez, 3.707 atal eman zituzten.

2020. ETB1 Biba zuek arratsaldeko magazina ematen hasi zen.

2020. Andoni Aldekoa izendatu zuten EITBko zuzendari nagusi.

2021. Aldekoak «euskal Netflix bat» iragarri zuen. Primeran plataforma izango dena, alegia.

Ikusi gehiago:ZERU ARGIAN, TXORIAK ILUSIOA PIZTU ZUEN

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.