EGOERA JUDIZIALA
Frantziako Poliziak 2019ko maiatzean Josu Urrutikoetxea atxilotu ondoren, Espainiako Estatuak Frantziakoari haren kontrako bina euroagindu eta estraditazio eskatu zizkion. Frantziak, bestalde, bi prozedura judizial berrabiatu zituen Urrutikoetxearen aurka.
Espainiaren euroagindu eskaerak. Euroagindu eskaera bat atzera bota zuen Frantziak —auzia: Madrilgo Barajasko atentatua, 2006— eta bestea, onartu —herriko tabernen auzia—. Dena dela, Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitu egin nahi du Barajaskoagatik.
Espainiaren estradizio eskaerak. Estradizio eskaera bat onartu egin zuen Frantziak —Luis Herguetaren atentatua, 1980—, baina Auzitegi Nazionalak artxibatu egin zuen kasua, eta Zaragozako (Espainia) 1987ko atentatuko auzian Urrutikoetxea Espainiaratzearen alde agertu zen Paris, baina Madrilek, herriko tabernen auzian bezala, oraindik ezin du epaiketa egin, Urrutikoetxeak Frantzian prozedura bat irekia baitu. Datorren urtarrilerako finkatu zuen Auzitegi Nazionalak Zaragozakoaren epaiketa, baina Urrutikoetxeari jakinarazia dio atzeratu egin duela, datarik finkatu gabe.
Frantziaren epaiketak. 2011-2013ko prozesuko elkarrizketa mahaiaren kasuan absoluzioa eman zuen Parisko auzitegiak, eta 2002-2005eko prozesuko auzia —etakidetzat joa— berriz ere instrukziora pasatu zuen 2021ean.
Aske. Josu Urrutikoetxea aske dago 2020ko uztailetik. Lehenengo urtebetean Parisen bizi behar izan zuen, kontrol judizialpean eta eskumuturreko telematikoarekin. Ipar Euskal Herrian bizi da 2021eko ekainaren bukaeratik, epailearen baimena jasota, eta Iparraldean dagoenetik ez dauka eskumuturreko telematikoa.
Madrilen nahi duten «ikurra» (2019-11-12, Espainiaren eskaeren kasuak)
Parisen kontraesanak, auzitara (2020-10-17, Frantziak irekitako prozedurez)
'NO ME LLAME TERNERA' FILMAREN EMANALDIAK
Donostiako Zinemaldia
Gaur. Kursaal jauregian, prentsarentzat (12:00).
Bihar. Kursaalean (18:30) eta Principe aretoan (23:00).
Etzi. Principen (18:45, 21:00).
Netflix
Abendua. Zinemaldiaren ondoren Netflix telebista plataforman egongo da ikusgai filma, abenduaren 15etik aurrera.
Josu Urrutikoetxea: «Gure gatazka politikoan tresna izan beharko luke komunikazioak»