Baliabide gehiago eskatu dituzte familiek

2020ko irailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kexua adierazi dute familiek, ikasturte hasierarako administrazioak baliabideak ugaritzea erabaki ez duela eta. Bizkaiko eta Arabako itunpeko hainbat zentrotako familia elkarteak batu dira, esaterako, Eusko Jaurlaritzari ezinegona adierazteko; egungo ratioekin birusaren transmisioa eragoztea zaila dela esan dute, eta profesional gehiago behar direla. Tamala adierazi dute Hezkuntza Sailak erantzunik eman ez dielako azken asteetan bidalitako gutunei. «Osasun larrialdi egoera batean gaude», gogoratu dute: «Ikasleen erdiei buruz ari gara, ezin da beste alde batera begiratu». Nafarroan ere ez daude ados gobernuaren neurriekin; protesta egingo dute gaur sindikatuek, gurasoek eta ikasleek Lan eta Osasun Publikoaren Institutuaren aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.