Valeria Ros Getxoko (Bizkaia) aurkezleak gidatuta, ETB2k Akelarre izeneko umorezko talk show-a estreinatuko du hilaren 12an. Ostegun gauetan emango dute, ordu eta erdi iraungo du, eta astero bospasei gonbidatu izango dituzte. Saio «bihurri» eta «lotsagabea» izango dela iragarri du EITBk. Rosi laguntza emateko, Pablo Ibarburu izango da kolaboratzaile nagusia. Bestetik, musika zuzendaria Luis Mari Moreno Pirata izango da —Andreu Buenafuenteren hainbat saiotan lan egin izan du—.
K2000 eta El Terrat (The Mediapro Studio) ekoiztetxeen programa da Akelarre. Gonbidatuen artean umorista gazteak egongo dira. Egunotan hainbat bideo zabaltzen ari dira saio berriaren sare sozialetako profiletan.
ETB2k umorezko 'talk show' bat estreinatuko du hilaren 12an
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu