HILBERRIA. Txomin Saratxaga

Memoriaren militantea

ZALDI ERO.
Olatz Enzunza Mallona.
2019ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Txomin Saratxaga EAJko kidea zendu da. Klandestinitatean Bizkai Buru Batzarreko partaide gisa hasi zen, eta 1977an eta 1979an BBBko burukide egin zuten. Hala ere, azken urte horretan bizitako barne liskarrek politika alde batera uztera eraman zuten Saratxaga. Ordutik, Kirikiño liburudendan lanean aritu izan da Bilboko Poza Lizentziatuaren kaleko galeria batean; betiere EAJri eta abertzaletasunari buruzko lanei estu loturik eta era askotako ekintzak antolatuz.

Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek bere Twitter kontuan idatzi du Saratxagaren heriotza galera bat dela abertzaleentzat:«Galera handi-handia izan da Euskadirentzat eta abertzale garen guztiontzat. Nire doluminik sentikorrena bidali nahi diet senideei eta lagunei. Besarkada estua denei. Goian bego. Egun handira arte, Txomin!»

Alderdiak berak ere esker oneko hitzak idatzi ditu Twitter kontuan: «Abertzale eredugarria, zintzoa eta errepikaezina».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.