Bertze hiru euskal preso hurbilduko dituzte, eta bat Euskal Herriratu

Ainhoa Barbarin Zaballara mugituko dute; Xabier Makazaga eta Eneko Goieaskoetxea, El Duesora; eta Ana Belen Egues, Asturiasera

maddi ane txoperena iribarren
2021eko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Espainiako Espetxe Erakundeek atzo jakinarazi zutenez, hiru euskal preso eramanen dituzte Euskal Herri inguruan dauden kartzeletara, eta bat Euskal Herriratu eginen dute. Ainhoa Barbarin Iurrebaso ekarriko dute Euskal Herrira: Zaballakora mugituko dute (Araba), Valentziatik (Herrialde Katalanak, 600 kilometro). Bertze hiru euskal preso Euskal Herritik hurbil dauden kartzeletara lekualdatuko dituzte: horietatik bi, Xabier Makazaga Azurmendi eta Eneko Goieaskoetxea Arronategi, A Lamatik (Galizia, 740 kilometro) El Duesora mugituko dituzte (Kantabria, Espainia, 170 kilometro). Ana Belen Egues euskal presoa, berriz, Kordobatik (835 kilometro) Asturiasko Villabonako kartzelara mugituko dute (385 kilometro).

Lekualdaketa horiek eta aitzinekoak gauzatuta, ez da euskal presorik egonen Kordobako espetxean: izan ere, gaur egun hiru euskal preso daude han, eta hirurei onartua diete lekualdaketa.

Iñaki Bilbao, AEMtik at

Gose greban egondako Iñaki Bilbao Goikoetxea Txikito euskal presoak gutun baten bidez jakinarazi du ez duela jada loturarik AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduarekin. Valentina Morisoli eta Gaizka Astorkizaga euskal presoek ere gauza bera adierazi dute sare sozialetan —azaroan espetxeratu zituzten—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.