Enpresek «zama partekatzea» nahi du Lagardek

2023ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Enpresen irabaziak versus langileen soldatak. Aberastasunaren banaketaren dialektika EBZra iritsi da, haien analistek aurkikuntza bat egin dutelako: inflazioaren gorakadaren arrazoi nagusietako bat da enpresek bere irabazi marjinak handitu zituztela. Inflazioari 1,3 puntu eman zioten enpresen irabaziek, eta 0,7 soldatek. Azterketak auzitan jarri du inflazioari buruzgehien entzundakoa, hau da, enpresak behartuta izan direla beren prezioak igotzera, lehengaien eta osagaien garestitzearen ondorioz. Reutersen arabera, kontsumo ondasunen enpresen irabazia diru sarreren %10,7ra iritsi zen iaz; soldatak, berriz, %5 handitu ziren, inflazioaren azpitik.

Sindikatuen ohiko kexua da soldatak pisua galtzen ari direla BPGan, enpresaren irabazien mesedetan. Hau da, aberastasunaren banaketa desorekatzen ari dela enpresen alde.

Banku zentralek ez dutegaian sakondu nahi izaten. Kontrara, «soldata igoerek elikatutako inflazioaz» hitz egitea gustuko dute. Otsaileko bileran hamalau aldiz aipatu zuen arrisku horiChristine Lagarde EBZko presidenteak, eta behin ere ez enpresen irabazien hazkundea.

Atzokoan, ordea, gaia aipatzeko beste erremediorik ez zuen izan. Tentuz jokatu zuen, baina enpresei beren irabazi tarteak kontrolatzeko edo gutxitzeko eskatzera iritsi zen, zeharka bazen ere: «Inflazioa zerga baten modukoa da, eta haren zama partekatu egin behar da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.