ETA: MUGARRIAK

2017ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Kasik 60 urteko historia dauka ETAk. Hauek dira haren ibilbideko mugarri batzuk:

1959. ETA sortu zuten. «Nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzailea».

1968. Lehen hildakoak. Villabonan (Gipuzkoa) guardia zibil bat hil zuen ETAk, errepide kontrol batean: Jose Pardines. Guardia Zibilak Txabi Etxebarrieta etakidea hil zuen Tolosan, ihesean zegoela.

1970. ETAren lehendabiziko bahiketa: Eugenio Beihl kontsul alemana. 77 pertsona bahitu zituen guztira.

1970. Burgosko Prozesua.Hamasei etakide epaituak.

1973. Luis Carrero Blanco hil zuen ETAk. Francisco Franco Espainiako diktadorearen ondorengotzat jotzen zuten.

1974. Zatiketa ETAn: ETA mili- tarra eta ETA politiko-militarra.

1975. Franco diktadorea hil zen. ETAk borroka armatuarekin jarraitu zuen.

1982. ETA politiko-militarra desegin egin zen.

1989. ETAren lehen su-etena. Aljerko negoziazioak Espainiako Gobernuarekin (PSOE).

1995. Alternatiba Demokrati- koa aurkeztu zuen.

1997. Ezker abertzaleko erakundeen aurkako operazio polizial eta judizial sortaren hasiera, ETArekin lotuta.

1998. ETAren su-etena. Liza- rra-Garazi akordioa.

2006. ETAren su-etena. Loiolako negoziazioak EAJren, Batasunaren eta PSEren artean.

2006. Madrilen Barajasko atentatua egin zuen, artean su-etenean zegoela.

2009. ETAren azken hilketak —nahita eragindakoak—, Mallorcan (Herrialde Katalanak): bi guardia zibil. 2010ean jendarme bat hil zuen Paris ondoan, «gogoz kontrako» eta «ustekabeko enfrentamendu batean». Denera 850 lagun inguru hil zituen ETAk.

2010. Ezker abertzalearenZutik Euskal Herria adierazpe- na, bide politikoen eta demokratikoen aldekoa. ETAk ontzat jo zuen.

2011. ETAk betiko bukatutzat eman zuen jarduera armatua.

2014. Armagabetzen hasi zela jakinarazi zuen.

2017. Dagoeneko erakunde armagabea dela esanzuen ostiralean ETAk. Atzo izan ziren desarmatze operazioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.