Bake Idazkaritzari akordioak zailtzea egotzi dio EH Bilduk

2015eko irailaren 12a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza Planaz aditu talde batek egindako txostena hizpide izan zuen atzo Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak eta, jakinarazi zuenez, joan den maiatzean bildu zen koalizioa adituekin eta planari buruzko «iritzi kritikoa» helarazi zion. Arzuagaren esanetan, Jonan Fernandezek zuzentzen duen Bake eta Bizikidetza Idazkaritzak duen jarrera «itxia» eta «harroa» da, eta, ondorioz, zaildu egiten du akordioak lortzea eta Bake Planaren inguruan adostasunak bilatzea. Hala, Arzuagak «gogoeta sakona» egiteko eskatu zion Bake Idazkaritzari, «adostasunak lortuta normalizazioaren alde lan egiteko». Aditu taldeak nabarmendu zuen planak eraginkortasun txikia duela, eta EH Bildukoak uste du Jaurlaritzak «birmoldatu» egin beharko lukeela, hiru alorretan: «Memoriak poliedrikoa izan behar du, biktima guztiak aintzat hartu behar ditu eta sentsibilitate guztiekin akordioak bilatu behar ditu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.