EAJ, PSE-EE eta EP-IU euskal presoen ongietorrien aurka batu dira
Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten EAJ, PSE-EE etaEP-IUko legebiltzarkideek adierazpen bat onartu zuten atzo«ETAko presoei handikeriaz aitortza ekitaldiak» egitea «baztertzeko». Halaber, «horiek antolatu eta sustatzen dituztenei» eskatu zieten «bertan behera» utz ditzatela, «biktimekiko eta haien senideen minarekiko sentsibilitateagatik, iraganaren memoria kritikoarekiko errespetuagatik, eta bizikidetza demokratikoa eraikitzeko zailtasun bat gehiago eta zatiketa elementu ez bilakatzeagatik». C's-PP koalizioko Jose Manuel Gil legebiltzarkideak aurkezturiko legez bertzeko proposamenari erdibideko zuzenketa eginda onartu zuten hiru taldeek testua, espainiar eskuinekoena «oportunistatzat» jota. EH Bilduk uko egin zion bi testuak babesteari: Arkaitz Rodriguezek gogoratu zuen aurten euskal presoei egindako harreretatik bi baino ez direla publikoak izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu