2013tik, 46 lagun atxilotu dituzte euskal presoen aldeko elkartasunagatik. Denak sumario berean sartu dituzte, 11/2013 sumarioan.
2013
Irailak 30. Herrira-ko 18 kide atxilotu zituzten, eta haren jarduerak etenda daude geroztik.
Abenduak 28. EPPK prest agertu zen «Euskal Herriratzea lehentasunez eta etxeratzea ezinbestez» lege baliabideak erabiliz egiteko.
2014
Urtarrilak 8. EPPK-ko bitartekari taldeko zortzi lagun atxilotu zituzten; tartean, Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuak. Espetxean bakartuak dituzte geroztik.
Ekainak 18.Gara egunkariak abokatuen aurkako polizia operazio bat prestatzen ari zirela ohartarazi ondoren, abokatuek ziurtatu zuten lanean jarraituko zutela.
2015
Urtarrilak 12. Hamasei lagun atxilotu zituzten: hamabi abokatu, eta Herrira-ko kide izatea egotzitako beste lau lagun.
Martxoak 25. Etxerat elkarteko bi kide eta Jaiki Hadi-ko beste bi atxilotu zituzten.
Uztailak 7 eta 8. EPPK-ko presoen hamalau senide deitu zituzten deklaratzera Espainiako Auzitegi Nazionaletik, lekuko gisa, aurrez informaziorik eman gabe.
BABESARI KOLPEAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu