Alternatiba Demokratikoa

1995

2015eko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Madrilen Jose Maria Aznar PPren Espainiako presidentegaiaren aurkako atentatuaren biharamunean datatu zuen ETAk Alternatiba Demokratikoaren agiria: 1995eko apirilaren 20an, bihar hogei urte. «KASAlternatibaren gaurkotzetik sortzen den negoziaziorako oinarrizko proposamen» gisa jo zuen. Ardatz nagusiak:

Bi negoziazio gune

bEuskal Herrirako alternatiba demokratikoak negoziazio gune bi eskatzen ditu: Euskadi Ta Askatasunaren eta Espainiako Estatuaren artekoa bata; eta Euskal Herrian inongo mugarik gabeko prozesu demokratiko baten bidez, aukera guztien artean hautatzeko ahalmenarekin, euskal hiritar guztioi dagokiguna bestea.

1. Estatuarekin hitzartu beharrekoa

b Euskal Herriaren ezagutza: autodeterminazio eskubidea eta lurralde batasunaren onarpena.

bEuskal Herrian irekiko den prozesu demokratikoaren emaitzak errespetatzea. Prozesu demokratiko hori bideratzeko gutxieneko baldintza euskal hiritar guztiek inolako presiorik gabe parte hartu ahal izatea da. Beraz, baldintza gabeko amnistia orokorra ezinbestekoa da.

b ETAk 'su-etena' iragarriko luke.

2. Euskal hiritarren artean eztabaidatu eta hitzartu beharrekoa

Euskal hiritarroi soilik dagozkigun gaiak erabakitzeko zabaldu beharreko prozesu demokratikoan sindikatu, elkarte, giza mugimendu, alderdi, maila guztietako instituzio eta, azken finean, gizarte osoak hartu behar du parte. Horretarako aukerak, eztabaida eta erabaki guneak zehaztuz. Prozesu horretan, gutxieneko gai hauekzehaztu beharko lirateke:

bAutodeterminazio eskubidearen garapena (formulazioa, metodologia, aukerak, epeak…).

b Lurralde batasunaren formulazioa eta eraikitzeko prozesua.

bEuskal Herri osoaren arteko harremanak.

b Hitzartuko den antolaketa instituzional berriaren ahalmenak, inongo aurremugarik gabe.

bEuskal Herria euskalduntzeko plangintza.

bEredu eta plangintza sozioekonomikoa.

bEuskal Herriaren desmilitarizazioa —armadaren zeregina (desagerpena barne), polizia indarren osaketa eta izaera…—.

bIrakaskuntza eskubideak.

bAskatasun demokratikoak...

Baldintza berriak eta bitarte demokratikoak izango diren heinean, ETAk, bere azken helburu politiko diren Euskal Herriaren independentzia eta justizia sozialean oinarritutako gizartearen aldeko borroka utzi gabe, gatazkaren egoera berriari egokituko dio bere ekimena. Aurkezten dugun proposamena hitzartu eta garatuko den neurrian, Euskal Herriaren eta Espainiako Estatuaren arteko gatazka armatua gainditzea lortuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak