Disney Plus plataforma filmak katalanezko audioarekin eskaintzen hasi da —oraingoz, bi baino ez—, eta BERRIAk galdera egin dio Eusko Jaurlaritzari Disney konpainiarekin dituen harremanen inguruan. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak oroitarazi du «aspaldi» saiatu zela Disneyrekin harremanak izaten, Zineuskadiren bitartez, Zinema Euskaraz programan filmak sartu ahal izateko. Disney ez zen «bereziki interesatua» azaldu euskarazko merkatuan, eta Zinema Euskaraz egitasmoko aurrekontua ez zen nahikoa Disneyk jartzen zituen baldintzak betetzeko. Disneyk Zipi eta Zape filma banatu du, salbuespen gisa.
Aurrera begira, Jaurlaritzak zaila ikusten du Disney Plusek plataforman filmak euskarara bikoiztuta eman ahal izatea. «Ez dugu aukerarik ikusten, Disneyk euskarazko merkatuan interesa hartzen ez duen bitartean», adierazi dute Jaurlaritzako iturriek. «Edonola ere, eurekin harremanetan jarraitzen dugu».
Kataluniako Generalitateako Kultura Saila, berriz, negoziaziotan aritu da azkeneko hilabeteetan Disneyrekin, ordainpeko plataforman edukiak katalanez egon daitezen. Plataforma per la Llenguak 30.000 sinadura jaso ditu hori bera eskatzeko.
Jaurlaritzak dio Disneyk ez duela interesik euskarazko merkatuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu