'Azken partida', haur aurpegidun heriotzarekin

2022ko urriaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Irati-k inauguratuko du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, baina, haren aurretik, Igor Salutregiren Azken partida film laburra pantailaratuko dute. Oihua programaren bidez egin du, Donostia Kulturaren, Donostia Film Commissionen eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren bultzadarekin.

Protagonista Ekhi da, 10 urteko haur bat. Lagunekin futbolean aritzera doala, neskatila misteriotsu batekin topo egingo du, eta hark bide ezezagun batetik eramango du. Salutregik heriotzaz hitz egin du bere fikziozko lehen lanean, haurren «begirada garbiaren» bidez: «Haiek duten magia hori gehiagotan behar dugu gizarteari begiratzeko».

Ikusi gehiago:Paul Urkijoren 'Irati' filmak hasiko du Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astea, gaur

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.