EH Bilduk bigarren kongresuari ekin dio Nazio Batzarrean

Maider Galardi
2021eko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Martxan da EH Bilduren bigarren kongresua. Atzo hasi eta maiatzera bitarte, abian jarri dute talde subiranistakoek zuzendaritza berria aukeratzeko prozesua. Atzo onartu zuten araudia, Ohiko Batzar Nagusian, eta, berme batzordea hautatuta, batzarrak eta eztabaida saioak egingo dituzte herriz herri hurrengo hilabeteetan. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan du kongresua «urrats kualitatibo bat» egiteko aukera dela: «Helburua EH Bildu indartzea da. Ez sigla jakin batzuk indartzeko, herri proiektu bat indartzeko baizik».

800 kidetik gora elkartu dira ohiko batzarrean, eta Otegik hitzartzea egin du egungo testuinguruaren gaineko interpretazioa egiteko. Bigarren kongresuan orain arte egindako bidean sakontzea nahi du, eta, horretarako, lau arlotan indartzeko erronka luke taldeak: ikuspuntu nazionala, askatasun nazionala, pandemia eta horren ondorio sozialak, eta EH Bildu tresna politiko eraginkorra bihurtzea».

Urteurrena eta bilakaera

Gainera, indar subiranistaren hamargarren urteurrena ospatzen hasia da talde politikoa —aurrena Bildu gisa egin zuten lan; orain, EH Bildu moduan—. Ordutik taldea osatzen zuen Aralar desegin da, esaterako, eta 2017an egin zuten aurreneko kongresua. Hartan, Otegi izendatu zuten taldeko koordinatzaile nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.