Frantziako Justizia Ministro Nicole Belloubetek elkarrizketa eskaini dio France Bleu Pays Basque irratiari. Bertan esan du bakegileekin elkarrizketa ez dagoela «hautsita», eta atea «irekita» duela. Oroitarazi du Frantziako espetxeetan dauden euskal presoen %57 hurbildu dituztela azken urtean: «Gaur egun ETAko presoak Frantziako gainontzeko presoen eskubide berberak dituzte», nabarmendu du.
Eskaerak banaka aztertzen ari direla esan du, eta aitortu du «hasieran profil arinekoak gerturatu» dituztela —zigor txikiena dutenak—. Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak nabarmendu zuen kasuak banaka aztertzea adostu arren lortutako konpromisoak guztientzako zirela, bereizketarik gabe. «Xedea zen ohiko zuzenbidea ezartzea presoei, ez erabiltzea salbuespen legeria», azaldu zuen Vincent Bru Frantziako diputatuak. «Legea zorrotz betetzeko irizpidea eman dut», erantzun du ministroak.
Preso dauden andreen hurbilketaz esan du arazoa ez dela soilik «ETAko presoena»: «Ez da azpiegiturarik Frantziako hego-mendebalean». Madrilekin harremana dutela baina Espainiak ezer «inposatzen» ez diela ere ohar egin du.
Nicole Belloubet: «Elkarrizketak ez daude hautsita»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu