Urkulluk dio EPk ez duela arrazoirik kontuak ezesteko

Gasa erauzteko bideratutako 700.00 euroko saila kendu egingo dutela hitzeman dio EPri. EPk Urkulluri berretsi dio ez duela akordioa bete

Erredakzioa
2020ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Gobernuaren kontrol saioa zegoen atzo Eusko Legebiltzarrean, eta, besteak beste, Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari galdetu zion ea zer egin duen gobernuak Elkarrekin-Podemosekin iaz hitzartu zuen aurrekontu akordioa betetzeko. Urkulluk erantzun dio hein handi batean adostutakoa betetzen saiatu direla; berdintasun programak bete izana eta diru sarrerak bermatzeko errenta handitu izana aipatu ditu, besteak beste. Gainera, pandemiaren ondorioz, gizarte gaietara aurreikusi baina diru gehiago bideratu dela esan dio. Baina horretaz gain, Elkarrekin-Podemosek exijitzen zion marra gorri bat kenduko zuela iragarri zuen atzo Urkulluk. Gasteizko gasaren erauzketari dagokionez, Gorrotxategiri aurreratu zion ez direla baimen gehiago emango gasa dagoen arakatzeko, eta gasa bilatzeko edo erauzteko proiektuetarako zeuden 700.000 euroko diru saila ere kendu egingo dela. Azken orduan jaso zuten horren berri Elkarrekin-Podemosekoek, eta ez dute balorazioetarako astirik hartu. Baina egotzi zioten Urkulluri partidetan egindako aldaketa alde bakarrekoak izan direla, eta «iluntasunez» eginak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.