Hego Euskal Herriko erietxeetan, urtarrilak 1 zituela, COVID-19a zuten 438 gaixo zeuden ospitalean; azken datuen arabera, 866 ziren: orduan halako bi. Datuen igoera agerikoa izan da Eguberrien ostean, eta erietxeen egoerari erreparatzea ezinbestekoa izango da datozen egunetan. Izurriaren eboluzioa ere adi aztertu beharko da, eta ez da hobekuntzarik igarri. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak COVID-19a atzemateko egindako proben berri eman zuten atzo; 11.220 test egin zituzten guztira, eta %8,7k positibo eman zuten. 985 kasu diagnostikatu zituzten. Herrialdeka, kasurik gehienak Bizkaian atzeman zituzten, 426; Gipuzkoan, 243; Nafarroan, 159; Araban, 151.
Joan-etorriak mugatuta
100.000 biztanleko kasuen intzidentzia metatua 605 da Bizkaian, 541 Araban. Gipuzkoa eta Nafarroa oraindik 500en mugatik kanpo daude. Gasteiz eremu gorrian sartu da, eta, han ere, Bilbon bezala, ostatuek itxi egin beharko dute. Bestalde, atzo sartu zen indarrean Araba, Bizkai eta Gipuzkoan herri batetik bestera joan-etorriak kontrolatzeko araudia; lanerako, ikasketetarako, medikutarako edo zaintza kontuetarako atera daiteke soilik.
Koronabirusa
Erietxeak urte hasieran baino bi aldiz beteago daude
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu