Irudia. Errenteria
Gogorza askatzeko lanari aitortza
![GORKA RUBIO / FOKU. GORKA RUBIO / FOKU.](https://www.berria.eus/uploads/s1/64/75/82/p016-f01.jpeg)
Errenteriako herritarrek eta erakundeek Aitzol Gogorza larri eri den euskal presoa espetxetik ateratzeko egindako lana aitortu zuen Sarek atzo, Errenterian (Gipuzkoa) egindako agerraldian. «Aste honetan egindako urratsa herritarrekin, eragileekin, eta instituzioekin egindako lanketari esker lortu dugu», azaldu du plataformak. Gogorzak hogei urte egin ditu espetxean, eta zigorra betetzeko falta duena etxean egingo du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu