Nagusitasunaz baliatzea egotzi dio Bruselak Metari

2022ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Europako Batzordeak ebatzi du Metak Europako lehia araudiaren aurka egin duela, Facebook Marketplaceren «nagusitasunaz» baliatu delako. Hori dela eta, Margrethe Vestager buru den lehia departamentuak Metaren aurkako akusazioa aurkeztu zuen astelehenean. Batzordearen ustez, Metak «baldintza komertzial desleialak» ezartzen dizkie lehiakideei: «Metak bere online iragarki zerbitzua eta bere sare soziala lotzen ditu. Horrek esan nahi du Facebooken erabiltzaileek sarbide automatikoa dutela zerbitzu horretara, nahi izan edo ez. Batzordearentzat, lehiakideak baztertuta sentitu daitezke», adierazi zuten ohar bidez.

Duela urte eta erdi inguru hasi zuen Bruselak ikerketa, eta orain Metak Batzordearen akusazioen aurka egiteko arrazoiak aurkezteko aukera du. Meta monopolio bat dela iradoki du Bruselak: «Batzordeak aurretiaz ebatzi du Meta sare sozial pertsonalen merkatuan nagusi dela, baita sare sozialetako online publizitatearen merkatu nazionaletan ere». Bruselaren akusazioak baieztatzen badira, Europako Batasunaren Ituneko 102. artikulua urratuko luke Metak, merkatu batean nagusitasuna duen enpresa baten gehiegikeriak debekatzen baititu artikuluak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.