Ikasleen ongizatea xede duen Laguntza programa DBHra zabaldu dute

Olaia L. Garaialde.
Iruñea
2021eko urriaren 21a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuak zabaldu egin du Laguntza programa, hezkuntza emozionalerako egitasmoa: atzotik martxan da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ere. Iruñean egindako agerraldian, Itziar Irazabal Hezkuntza Departamentuko Bizikidetza Aholkularitzako negoziazio buruak azaldu zuen helburua ikasleen, irakasleen eta familien «ongizatea bermatzea» dela. Hezkuntza emozionalaren bidez dinamikak eskaini nahi dizkiete ikasleei arazoei aurre egiteko: hala nola eskola jazarpenari eta suizidioari.

Nafarroako Gobernuak, Kaeru hezkuntza arloko entitateak eta Eva Bache adituak sortu dute programa. Duela bi urte Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzanmartxan jarri zuten, eta aurten jarraipena eman diote Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. «Kontuan hartu ditugu haurrek eta nerabeek etapa bakoitzean izan ditzaketen zailtasunak, eta horiei kasu egin diegu», dio Irazabalek.

Horretarako, talde eragile bat sortu dute, eta hogeita lau orduko formakuntza «sakona» eskaini diete. Horrez gain, irakasleek hamabi orduko formakuntza jaso dute, eta zenbait dinamika eskaini dizkiete. Etorkizuneko helburua ongizatea komunitatera zabaltzea da, baina Irazabalek azaldu zuen aurten «ongizate pertsonalean» zentratu direla: «Iruditzen zaigu oso garrantzitsua dela ongizate pertsonala lehenik eta behin irakaslearekin berarekin lantzea, ostean ikasleekin bermatu ahal izateko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.