Koronabirusa

Berriz abiatu dute antxoaren kanpaina

Gipuzkoako eta Bizkaiko 45 ontzi irten dira, babes neurriekin barkuetan eta deskargetan. Egunean gutxiago arrantzatuko dute, prezioa igotzeko

Ontzi bateko langileak, Getariako portuan, atzo goizean. JON URBE / FOKU.
Iker Aranburu.
2020ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Hilabetez geldi egon ondoren, itsasora atera ziren atzo Gipuzkoako 36 itsasontzi eta Bizkaiko bederatzi. Martxoan hasi zuten kostera, baina, harrapaketa txiki batzuen ondoren, lehorrean geratzea erabaki zuten, konfinamendua dela eta. Berez, funtsezko sektore gisa bazuten arrantza egiteko eskubidea, baina beren produktua merkaturatzeko zailtasunek eta langileen segurtasuna bermatzeko ezintasunak eragin zuen portuan geratzea.

Gipuzkoako Kofradien Federazioak azaldu duenez, ontzi bakoitzean eguneko 10.000 tona antxoa arrantzatzeko baimena izan arren, 6.000 tona arrantzatuko dituzte gehienez. Eskaintza txikituta prezio handiagoak lortzea da helburua. Izan ere, jatetxeak eta tabernak itxita daude, eta ez dakite zein izango den kontserba enpresen jarduera.

Era berean, koronabirusa ez kutsatzeko segurtasun neurriak ezarri dituzte ontzietan: langileei tenperatura hartuko diete, eta maskarak eta eskularruak jantzi beharko dituzte. Gainera, ziurtatu dute neurriak hartu dituztela deskargetan ontzi pilaketak ez gertatzeko. LABek adierazi du protokolo horrek gabeziak dituela. Funtsezko iruditzen zaio arrantzaleei testak egitea eta lan egunak mugatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.