«Europako eta gainerako nazioarteko komunitateak hemen iragaten denaz ardura dauka. 'Europako azken gatazka armatua da, eta ordua da buka dadin', hitz horiekin mintzatu zen Jonathan Powell 2011ko urrian Aieteko nazioarteko konferentzia irekitzean.
Geroztik, 5 urte baino gehiago igaro dira. Asko gaude une honen zain geundenak. Aieteko adierazpenaren bost puntuetan, denok gogoan daukagu ETAren su-eten adierazpenaren ondoren —Aieteko Adierazpenaren ondotik berehala etorri zena— bake prozesuan sartzen zela ETAren armategiaren desegitearen abiatzea ere. Gizarteko alde guztiak momentu historiko honen partaide dira.
Agurtu nahi ditut laster hitz egingo duten guztiak: agintari zibilak, erlijiosoak. Tokian toki eta maila nazionalean, bakoitzak bere rolean, parte hartu duten guztiak. Eta beharrezko izanzaigu gizarte zibila ere; hain zen blokeatzea handia bost urteko itxoite eta itxaropenaren ondoren, bake iraunkor baterairisteko gure herrian eta Europako mendebaldeko azkengatazka armatu honi amaiera emateko».
JEAN RENE ETXEGARAIREN ADIERAZPENA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu