Skolaeko hainbat arduradun kargutik kendu ditu Gimenok

2019ko irailaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hezkuntza kontseilari Carlos Gimenok (PSN) kargutik kendu ditu Skolae hezkidetza programa diseinatu eta martxan jarri zuten arduradunetako batzuk. Oihartzun handieneko kargugabetzea izan da Pilar Mayo Berdintasun alorreko arduradunarena, hura izan baitzen hezkidetza programaren sustatzaile nagusietako bat. Gimenok berak konfirmatu du albistea Diario de Navarra egunkariari eskainitako elkarrizketa batean. Hala ere, ziurtatu du kargugabetzeak ez diola programari eraginen: «Bestelako soslaiak bilatzen genituen, baina programa bizirik dago».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.