1.359 pertsona kutsatu dira, eta 44 hil

2020ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
COVID-19 kasuakgora eta gora ari dira oraindik ere, eta Euskal Herrian 1.359 pertsona daude kutsatuta. Araban, beste 71 kasu daude, eta, guztira, 545 daude gaixo. Nafarroa da kutsatu gehien duten lurraldeetan hurrengoa (386), eta Bizkaian atzeman dute kasu berri gehien (96). Lurralde horretan, guztira, 297 pertsona daude kutsatuta. Gipuzkoan, apalagoak dira kopuruak. 131 pertsonak eman dute positibo, eta horietako 41 dira berriak. Euskal Herrian, koronabirusa zuten beste lau pertsona hil dira, eta 44 dira guztira—27 Araban, zortzi Bizkaian, bost Gipuzkoan eta lau Nafarroan—. Ipar Euskal Herriko kopurua ezin da zehatz jakin, baina gutxienez zazpi eri daude Baionako ospitalean.

Miguel Sanchez Eusko Jaurlaritzako Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak jakinarazi duenez, gaixotasunari aurre egiteko, hemezortzi erizain kontratatu dituzte, eta beste dei zentro bat ireki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.