Autoek abiadura mugatzeko sistema bat beharko dute

2019ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Europako Batasunean 2022ko maiatzetik aurrera salduko diren auto berriek abiadura mugatzeko sistema adimendun bat izan beharko dute, atzo Europako Legebiltzarrak onartuako araudiaren arabera. Eta 2024rako auto guztiek ezarri beharko dute abiadura mugatzeko sistema adimenduna. Bruselak espero du neurri horrekin errepideko heriotza tasa %20 apaltzea.

Araudiaren alde bozkatu dute 578 europarlamentarik, kontra 30ek eta 25 abstenitu egin dira. Sistema berriak abisua emango dio gidariari, eta errepidean zer abiaduratan gidatu behar duen esango. Hala ere, gidariak izango du beti azken erabakia, eta, gainera, gidariak desaktibatu egin ahalko du gailua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.